XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dossierra: Herriko Baltikoak

-eskola mixtoetan: 43.618 (% 8,7)


a) ikasgela lituaniarrak: 12.491
b) ikasgela errusiarrak: 22.983
c) ikasgela poloniarrak: 8.144

Lituanian 1991/1992 ikasturtean eskolen banaketa honakoa izan da:


83 eskola errusiar,
46 eskola poloniar,
27 eskola lituaniar-errusiar,
50 eskola errusiar-lituaniar,
24 eskola lituaniar-errusiar-poloniar.

G: Zein adinetan sartzen da bigarren hizkuntza?

E: Lituaniera nazio-hizkuntza eskola errusiar eta poloniarretan hirugarren urtetik aurrera sartzen da (astean 4 klase).

Hizkuntzen irakaskuntzak lehentasuna duen eskola bereziren bat bada lituaniera bigarren urtetik aurrera sartzen da.

Datu horiek, Lituaniako Irakaskuntza eta Kultura Ministraritzako (Sure Danute Kolesnikova) minoria nazionalen eskoletako sailburuak eman zizkidan.

G: Zein jarrera hartu dute errusofonoek martxan dagoen hizkuntz normalkuntzari begira?

Lituaniako 3.570.200 biztanleetatik 2,5 milioik jotzen du lituaniera bere ama hizkuntzatzat

E: Lituanierari nazio-hizkuntza statusa emateari buruzko legea onartua izan denez, lituanierazko klase kopurua gehitu egin zen eskola poloniar eta errusiarretan; Irakaskuntza eta Kultura Ministraritzaren ondoan lituaniera hizkuntzaren Irakaskuntza Zentrua sortu zen.

Zentru honek, lituaniera hitzegiten ez dutenentzako lituanierazko ikastaroen antolakuntza koordinatzen du, irakaskuntza programak prestatzen ditu, eskuliburuak argitaratzen ditu, eta abar. Lituaniera hitzegiten ez dutenek, beren borondatez ikasten dute era ezberdinetan: indibidualki, ikastarotan, telebistaz, kassetak erabiliz, eta abar.

Lituanieraren Irakaskuntza Zentruari buruz Respublika aldizkarian 1992ko martxoak 11an argitaratutako artikulu baten itzulpena da hau:

Ba dira hiru urte inguru Vilnius-en funtzionatzen duela lituaniera hitzegiten ez dutenentzako ikastaroak antolatzen dituen eta ikastaro horietarako laguntza metodologikoa eskeintzen duen Lituanieraren Irakaskuntza Zentruak.

Zentru horretako zuzendaria den Genovaite Petrouskiene-k esan zigun Parlamentuak nazio-hizkuntzaren normalkuntzari buruzko legea onartu zuenean ez zegoela ikasle faltarik.

Vilnius, Klaipeda, Sienliei, Igudine, Svenrionys eta beste hiri batzutan 7.500 pertsonak ikasten zuen ikastaro horietan garai hartan.

1991ko azaroaren amaieran 4. 000 baino ez zen geratzen.

Aurten oraindik gutxiago.

Adibidez, Vilniusen, 660 pertsonak soilik eman zuen izena ikastaro horietan.